Arrateko ama txit jakintsua: Gure blogean desagertuta jarraitzen dute eskuineko bi laukitxoek, azkeneko artikuluena eta azkeneko erantzunena: ba al dago aukerarik berreskuratzeko?
Bestalde, posible al litzateke itzultzea antzinako egoerara, zeinetan blogaren azalean artikulu osoak agertu beharrean, bakarrik sarrerak agertzen baitziren? Horretan lanean ari zinetela esan zenuten, baina badaezpada galdetzen dut. Erantzunak iristen direnean ere ez zaigu abisurik iristen posta elektronikora, lehen bezala. Horrek, gure kasuan, badu eraginik, zeren eta, gure arauen arabera, ezizenez bidalitako erantzunak onartzen ez ditugunez, erantzunen kontrola bizkor egitea komeni baitzaigu. Berririk honen inguruan? Eskerrik asko, eta barka alamenagatik, Iban Zaldua.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
