*_MATSARIXA ERREKIA_*
*_
_**I*
*Antxiña batian bagenduan*
*Matsarixan errekia*
*injieneruak bihurtu dabe*
*porlanezko arekia.*

*II*
*Antxiña bazan hor kangrejua*
*eskaillua, aingiria*
*ur garbixetan freskalekua*
*baiñua ta igeria.*

*III*
*Oillar inglesak, ahuntzak, ardixak*
*jokorako aharixak*
*hanka bikuak ez ziran gutxi*
*ha ze fauna Matsarixak.*

*IV*
*Azierto haundiz asmatu zeben*
*bi kunbo sakon eittia*
*ura ihesi juango jakuen*
*harriz dago ta betia.*

*V*
*Biharrezkuak bi kunbo horrek*
*ufalik sortu ez dedin*
*alperrikuak, baiña, biharrak*
*jarraitzen badogu bardin.*
****
*VI*
*Aitzen emon jakue sarrittan*
*hamabost bidar, barrena,*
*ufalak laster hartuko dittu*
*Urkusua ta Barrena.*

*VII*
*Ez dakigula ufalik sartu *
*orain daguan moduan*
*disgusto, pena, hasarre hotsak*
*izango dira orduan.*

*VIII*
*Arduradunak ez deixiela*
*jarduntxo hau hartu txartzat *
*edozeinek erizten detsa ta*
*dala hartzekua aintzat.*


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to