Ez dakit Eibar.org-eko beste blogariok abisu hauek jaso dituzuen
baina... nik bai.

Bubblis mugikorretarako joko bat da, hitzak osatzeko gauza bat, eta
euskaraz ere ba ei dago, Android eta Apple bertsioetan.

1.5 euro inguru kostatzen da. Nik Androiderako erosi nuen, eta ez
dabil. 160 Mb jaisten zaizkizu erostearekin, baina gero, funtzionatu
beharrean, beste 700 Mb jaisten saiatzen da... Eta ezta horrela ere,
niri ez dit funtzionatzen.

Orain egileak blogari euskaldunen artean propaganda egiten dabiltza
baina adi, produktua ez dabil.

Ez da dirua, baina doako propaganda ere ez dute merezi.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to