Cadizen gertatu da. Pertsona batek bere etxetik grabatu du nola zaborraren
kamioiak birziklatzeko kontenedorea errefusarekin nahasten duen:

http://www.youtube.com/watch?v=eNFu_jJUwes

Eibarren askotan entzun izan ditut antzerakoak, oso sarritan gainera
birziklatzeko intentziorik ez daukaten pertsonei entzunda, kontrako argudio
modura. Adibidez:

- Urkizuko kontenedoreetako (dorreetako) zabor guztia nahasten dela.

- Mankomunitatean lan egiten duela Urliaren bikoteak, eta Elgeta bideko
konpaktatze zentruan zabor guztia kamioi batera botatzen dutela.

Nik ulertzen dut honelako gauzak modu puntualean gertatu daitezkeela.
Adibidez kamioi bat izorratu eta beste batekin jaso beharra, edo prebisio
faltagatik kontenedorea topera beteta eta arazoari aurre egin beharra eta
abar. Honek, nahiz eta modu puntualean gertatu, izugarrizko kaltea egiten
dio birziklatzeko kontzientziari, erdi animosoak desanimatu eta kontrakoek
argudioak hartzen dituztelako. Kasu horiekin mankomunitateak kontu handiz
jokatu beharko luke, nolabait abisatuz "bai, puntualki zaborra nahastu
beharra izan dugu" eta abar, baina ez dute egiten, noski.

Jakin nahi nuke ea gaur egun honelako kasuak modu sistematikoan ezagutzen
dituzuen, ea kontrakanpaƱa egiten ari garen. Nola dago egoera Urkizuko
dorreetan adibidez?

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to