2012/11/20 Oier Araolaza <[email protected]>

>
>
> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
> ziren hizketan.
>

(...)

> Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki baten arabera
> hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren Diputazioaren webgune
> guztiak software librean egin beharko direla.
>
>
Urte eta erdiko jardunean, GFAk berritu edo egin duen webgune adierazgarri
bakarra dut gogoan, eta da haun zuzen Komunikazioko zuzendaritza horrek
erabiltzen duena,
http://www.gipuzkoaberri.net

IBMren lizentziapeko azpiegitura batekin egina dago, ez software
librearekin.

Baina tira, erabakia hartu berria bada, azken kasua izango da
Gipuzkoaberrirena, eta pozten naiz horregatik.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to