kaixo danori, egunotan han eta hamen irakorriko zenduen moduan, aurten 125 urte bete dira Toribio jaixo zanetik. Hori dala ta, ekitaldi batzuk egongo dira egunotan Eibarren (batzuk hasi dira). Ekitaldirik gehixenak abenduaren 3an izango dira, Euskerian Egunian. http://eibar.org/blogak/sarasua/euskerian-egunian-toribio-etxebarria-hizpide-eibarren
Ekitaldixen artian, Toribiok idatzittako "Lexikoia" irakorriko da, goixian hasi eta arratsaldera arte, jende aurrian, Udaletxeko Areto Nagusixan. Eta irakortaldixa amaittu ostian, arratsaldeko 7etan, mahai-ingurua Toribion bizitzaz eta lanaz. Danok zagozie gonbidatuta, jakiña. Entzutzera ez ezik, baitta parte hartzera be. Izan be, Eibarko elkarte, erakunde eta enpresetako ordezkarixak egongo dira bertan, bakoitxak Lexikoian zatitxo bat irakortzen, egun guztian zihar. EibarOrg elkartera be heldu da gonbidapena. Eibartarron arteko posta-zerrenda honetako hainbat kide be egongo gara bertan, beste elkarte batzuen izenian. Zuetako beste iñor animauko balitza, esaiguzue, bai? 5 minutu irakorri biharko zenduekez; Lexikoiko dozena bat sarrera edo. Ondo segi asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
