Maiatzean egin genuen zinta-dantza handi bat, eta horren bideoetan, iruzkin
batean aipatu digute ea ez ote dugun Guinness errekorra erreklamatu behar.

http://www.dantzan.com/bideoak/ezpalak-2012-kezka-zinta-dantza

Gaur goizean amak deitu dit Mendaroko Kontzezioko azokan Guinnes errekorren
liburu bat ikusi duela esanez, eta bertan, zinta-dantzaren errekor bat
ageri zela. Interneten begiratu eta 146 dantzarirena omen da orain arteko
errekorra.

http://www.guinnessworldrecords.com/world-records/3000/largest-maypole-dance

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina
egia esan zehatz ez dakigu, Ze batzuk kale, hasierako kopurua ere
gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor
aspertuta badago kontatu ditzala.

Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra
guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren
liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza
talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela
zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala lotsatuta irakurri ez banu bezala
egin...

oier.


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to