Edozela ere, Guiness liburuan agertzeko tramite batzuk daude. Oker ez banago 
"epaile" edo dena delako bat bidali behar dute egia dela ikustera.

josu.



Telefonotik bidalia

El 2012 abe 8, a las 21:47, Oier Araolaza <[email protected]> escribió:

> 
> Maiatzean egin genuen zinta-dantza handi bat, eta horren bideoetan, iruzkin 
> batean aipatu digute ea ez ote dugun Guinness errekorra erreklamatu behar. 
> 
> http://www.dantzan.com/bideoak/ezpalak-2012-kezka-zinta-dantza
> 
> Gaur goizean amak deitu dit Mendaroko Kontzezioko azokan Guinnes errekorren 
> liburu bat ikusi duela esanez, eta bertan, zinta-dantzaren errekor bat ageri 
> zela. Interneten begiratu eta 146 dantzarirena omen da orain arteko 
> errekorra. 
> 
> http://www.guinnessworldrecords.com/world-records/3000/largest-maypole-dance
> 
> Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina 
> egia esan zehatz ez dakigu, Ze batzuk kale, hasierako kopurua ere 
> gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor 
> aspertuta badago kontatu ditzala.
> 
> Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra 
> guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren 
> liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde 
> batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... 
> ez dakit parrez hasi ala lotsatuta irakurri ez banu bezala egin...
> 
> oier. 
> 
> 
> -- 
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
> 
>  
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to