Nik bi inpresio:

Bat:

Noiz bukatuko ote da paperaren industria hau? Ez dut uste zentzurik duenik
hainbeste argitaletxe, hainbeste nobedaderekin, denak paperean, denak saldu
nahian zoratu beharrean. Euskal merkatuko liburuen ehuneko altu batean ez
dut uste paperaren gastua justifikatzen denik. Halako batean egon beharko
da aldaketa handi bat.

Bi:

Geroz eta interesgarriagoak "albo" ekimenak: Kabia, Ahotseneako
kontzertu-express-ak, aurkezpenak, umeen txokoa eta abar (teknikoki nola
lortzen ote dute hain azkar aldatzea?)

Gari


2012/12/10 Asier Sarasua <[email protected]>

> nere laburpena Tuit batian:
>
> Bi eleberri esku artian, 2 stand desberdinetan. Erostera juan eta
> saltzailiak erderaz entzun. Ez nittuan erosi. Agur.  @elkar eta
> @txalaparta.
>
> Bestela, Leiren laburpenakin nahiko ados:
> - antolaketia ona eta hobera
> - liburu-diska kontua antzera edo beherutz (ohitturak aldatzen,
> ekoizpenian, salmentan, kontsumuan...)
> - azokako atal "barrixak" gero eta hobeto (Ahotsenea, Umien txokua, Kabi@
> ...)
>
> a.
>
>
>
> a.
>
>
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko aberen 10a 12:43):
> > Aupa, lagunok!
> >
> > Azokan zuetako asko ibiliko ziñazien. Batzuek alkar ikusi genduan.
> >
> > Neri aurtengo ediziñuan kontu asko bururatu jataz. Alde batetik,
> aldaketia
> > datorrela, igual zuzendari barrixagaittik (oso tipo jatorra, portzierto)
> edo
> > aldateka momentua dalako arlo guztietan.
> >
> > Liburu eta disko kontua bajauta ikusi neban, estad gitxiago, eta beste
> arlo
> > batzuetara zabaltzen dabillela. Nere inpresiñua baiño ez da. DAna dala,
> > hortxe dagoz Kabi@ eta Irudienea espazio barrixak, Ahotsenea eta Umien
> > txokuakin batera etenbako programaziñuan. Eta azokako telebista.
> >
> > Zeozer indartsua bihurtu dala esango neuke euskal kultura osorako. Eta
> > hortxe etorkizun oparua ikustetzen detsat. Inpass batetik urten dabela
> uste
> > dot, eta aukeratutako bidia ona dala. Oso gustoko!
> >
> > HAu da aurtenguak laga destan gustua. Betiko kontuak ahaztu barik, jakiña
> > (gaztelaniazko produktuak eta abarrak). Holan jaiki naiz gaur.
> >
> > Zeuek zelan ikusten dozue?
> >
> > leire, azokadiktua!
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to