Luis, ez zen izan gure gelako andereño bat, gu baino urte bete gazteago den
nebaren gelakoa baizik.
Zezenbideko lokaletan garai hartan oso andereño gutxi zegoen (3 edo 4) eta
denak genituen ezagunak.
Nik gogoratzen nuen etxean zeozer ahopeka entzun nuelako.
Atzo Goiori erantzun baino lehen amarekin egin nuen berba, eta ondo baino
hobeto kontatu zidan nola emakume honek lana laga zuen eta herritik joan egin
zen, ezkongabe haurdun. Baita gerora oso moderno eta aurrerakoi agertu diren
guraso batzuren komentarioak.
Elna
From: Luistxo Fernandez
Sent: Wednesday, December 12, 2012 12:44 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: [eibar] Ikastolak, duela 40 urte
Goio Arana Mondragon Unibertsitateko irakasleak istorio latz bat kontatu du
Sustatun. Adela Ibabe andereño izandakoaren bizitza eta heriotza, duela 40
urte. Abortu klandestino baten ondorioz hil zen Adela. Oskorrik kantua egin
zion, Gabriel Arestiren berbekin.
http://sustatu.com/goioarana/1355132240
Ikastolen giroa orduan... eta eguneroko bizitzarena oro har. Elena Lakak
erantzun batean Eibarko kasu bat aipatzen du. Ni Elenaren gelan izan nintzen
ikastolan, baina arrastorik ez nortaz ari den.
Luistxo
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.