2012/12/12 Asier Sarasua <[email protected]>

>
>
> Neuk be ez dakat dudarik.
> Eta orduan, gero?
>
>
> Gero, Interneten, beste zeozer. Hedabide tradizionalak desagertzeak ez du
ekarriko Interneteko edukien pobretze bat, neure ustez. Interneteko
mugimendua ez da etengo, erreferentzia horien faltan. Interneteko gurpilak
segituko du bueltaka.

Baina bere horretan da kezkagarria hedabideen krisia. Berezko instituzio
gisa oraindik, nik uste dut estrategikoak direla paperezko medio
erreferentzial bat edo beste izatea euskaraz. Eta euskarazko kanal bat edo
beste izatea euskaraz telebistan, eta irrati uhinetan.

Erdaretanm uhin eta paperean, eta kazetaritzan oro har, triskantza egingo
du krisiak, baina ale batzuek iraun egingo dute, baten batzuek bai, eta
eredu interesgarriak ere bai iraungo duten horietan, eta erreferentzialak
izango dira.

Eta aldiz, euskaraz, triskantza gertatzean, ondorioa izan daiteke ez
erreferentzia bakan batzuen superbibentzia baizik eta desagerketa totala.
Erreferentzialki, emozionalki, soziolinguistikoki, politikoki oso larria
izan daiteke hori.

Inbertsio estrategiko publiko inportantea behar da momentu honetan, eta
hemendik aurrera. Fronte kulturalaren garrantziaz edo ezagutzaren
gizartearen garrantziaz (azken batean, ez dut uste hain desberdinak
direnik) jabetzea indar abertzaleak, eta inbertsio klabeak hor egitea.
Papera eta telebista euskaraz salbatu eta indartu behar ditugu (eta
Internet ere bai, baina tira, "hedabide tradizionalak" aipatzen ziren
gorago eta horregatik zentratzen naiz horretan), eta politika
kultural-industrial estrategiko baten erdigunean jarri.

Pikutan gaude egoera horretatik, non eta ETB2ren disparatearekin ezker
abertzalea ere ados dagoen. Eta edozer gauza da hemen estrategikoagoa gure
kultura eta hizkuntzaren superbibentzia baino (zaborra, trenbideak,
pagaextrak edo presoak).

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to