Ibanek blogez esaten zenuenaren haritik, eta Igorren artikuluaren haritik
(Social networks killed the
RSS star?), EHUko Multimendia Masterreko ikasleon artean askotan aritu gara
hizketan gaiaz. Ikasle batzuen ardura da, hain justu, sare sozialek eraman
gaituztela gaietan ez sakontzera eta konformatzera mezu arin eta azkarrekin.
Nik komentatu izan diet, irakurtzeari eskaintzen diogun denbora dela
murriztu duguna. Izan ere, Igorrek plantetzen duenaren ildotik, sare
sozialen bitartez, artikulu eta irakurketa benetan interesgarritara heltzen
gara; beste kontu bat da, jarraitzen ditugun horiek esaten dutena
interesgarria ez bada, ez dagoela horrelakorik lortzerik.

Hala ere, apreziazio bat egin nahi nuke blogen kontura. Ni neuk askotan
lagata izan dut nere bloga; boladaka ekiten diot, baina inoiz ez maiztasun
finko batekin. Saiatzen naiz idazten dudanean sare sozialen bitartez
zabaltzen, baina edo idazten dudana ez da inorentzako interesgarria edo
nire jarraitzaileek muzin egiten didate. Gehiago izango da lehenengotik,
ze, blogari ez diot "espezializaziorik" eman, denetarik idazten dut, sarri
askotan nire inguruko kontuak eta, klaro, famosa-famosa ere ez naiz,
hortaz, ezin berez-berez izan 'interesante'.

Esan nahi dudana da, balitekeela euskal blogari gutxiago aritzea behin
booma igarota, baina aritzen direnak, eutsi diotenak lan horri, eduki
landuen argitaratzaileak dira; hortaz, esango nuke, euskal blogintzak
kantitatean behera egin badu, kalitatean gora egin duela, eta kontuan
izanik zenbat denbora eskaintzen diogun gutariko bakoitzak irakurketa
luzeei, ez gaudela ezkorregi izateko moduan.

Marijo


> Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> aberen 12a 13:48):
>
> > Errezoia, gustura irakurri dot.
> >
> > Eta zuen mezuak irakurri ostian idatzi dot hau blogian, bost minutuan:
> > http://www.arantzabal.com/artikulu-landu-gutxiago-eta-azalkeria-gehiago/
> >
> > Gustura irakurri ditut bi lagunon artikuluak. Baina atentzioa deitu
> didana
> > da posta zerrendaren baten eta twitterren izan duten harrerak. Onak
> > direlako bai, noski, baina izan ote da horrelakoak gero eta gutxiago
> > daudelako ere? Lehen baino gutxiago eta gehiagok hartzen du denbora
> blogeko
> > sarrerak idazteko? Zeuek zelan ikusten duzue, blogariok?
> >
> >
>
> Message: 3
> Date: Wed, 12 Dec 2012 14:24:48 +0100
> From: Igor Leturia <[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Subject: Re: [eibar] Blogen egoeria (lehen: Ikastolak, duela 40 urte)
> Message-ID:
>         <CALidx-=Y=
> [email protected]>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Idatzi nauen horri buruz hilabete batzuk dala: Social networks killed the
> RSS star?<
> http://eibar.org/blogak/e-gorblog/social-networks-killed-the-rss-star>
>
> Badakat nik be sentsaziƱo hori apur bat...
>
>     Igor Leturia
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to