Eskerrik asko.

Santi Reyesek 20 urte dauzka, 18 urte zituela aurkeztu zen PPren Irungo 
zerrendetan eta 5 atera zituzten. 19 urte bete zituen kanpaina inguruan eta, 
zinegotzietako bati beste kargu bat emanda, bera sartu zen 5. zinegotzi.

Kritikak jaso ditu baina pozgarria da, gabeziak gabezi, pixkanaka Laura Garrido 
ez izatea PPren ahots euskaldun bakarra. Eta ideiak albo batera, kamerinoan 
tipo jatorra iruditu zitzaidan. Egur asko jaso zuen; ez da erraza minoria 
txikiaren ideologia defendatzea 20 urterekin, telebistan, eta seguraski 
euskaraz eztabaidatzeko ohitura asko gabe. Baina rodaje pixka bat hartzen 
duenean, ikusi beharko dugu.

Josu

Telefonotik bidalia

El 2013 urt 11, a las 10:41, Aintzane Agirrebeña <[email protected]> escribió:

> Neuk be ikusi neban pixkat. Marijokin ados: Mendicute ondo eta PPko gaztexo 
> hori... zenbat urte zekazen? 
> Dana dala, Josu ez zan izan eibartar bakarra! Iñaki Madariaga eibrtarra be 
> azaldu zan bi urte paruan daroiazela-eta beran kasua kontatzen.
> 
> Aintzane
> 
> 
> De: marijo deogracias <[email protected]>
> Para: [email protected] 
> Enviado: Viernes 11 de enero de 2013 10:30
> Asunto: Re: [eibar] Mendikute hizlari bihar
> 
> Ni ikusten hasi nitzan, baina 23:15 aldera laga egin notzan ikustiai. 
> Bat nator gehegitan moztu zala beste gauza batzuk sartzeko eta gehituko neuke 
> Klaudio ere ez dagoela formatu horretan eroso; balitete estreineko programa 
> zelako izatea, baina esaterako gehiegi tematu zan rankingarekin, garbi 
> zegoenean langabezia, krisia, dela herritarrok, orokorrean, konpondu 
> beharreko lehentasuntzat. Gogaitu egin nintzen hainbeste buelta ematen horri, 
> inkestak, euskobarometroa, bla, bla, bla. 
> 
> Ta, Josu, entzun nizuna, gustatu zitzaidan; nola aritu zinen. Animo! 
> Bide batez, ausart, baina ai, ama! aritu zen ppko gaztetxoa.
> 
> Marijo
> 
> Message: 1 
> Date: Fri, 11 Jan 2013 00:50:14 +0100
> From: Trebiño - Artetxe <[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Subject: Re: [eibar] Mendikute hizlari bihar
> Message-ID: <[email protected]>
> Content-Type: text/plain; charset="windows-1252"
> 
> 
> Ba nik ikusi dot (ez osorik) eta: a) emon desta gure Josuk ez dabela asko 
> berba egin, zeozer bai, baina gitxitxo. b) Tele5ko "El Gran Debate" horren 
> kopia? Gura neuke, baina ez. EITBko debate horretan justu ritmo falta ikusi 
> dot, sarri moztu beste gauza batzuk sartzeko, eta horrekin, jakina, interesa 
> galdu. Kopiatuko balebe nere uste onerako izango zan.     Ima.
>  From: [email protected]
> Date: Thu, 10 Jan 2013 10:17:37 +0100
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Mendikute hizlari bihar
> 
> 
> Joe, batzuetan ze afizio dagoen ETBn Espainiako telebistako produktuak 
> kopiatzearekin. Badirudi "Debatea" honekin Tele5-ren "El Gran Debate"ren 
> kopia egiten ahaleginduko direla, eta horrela, orain Jorge Gonzalez-en klon 
> euskalduna Klaudio Landa izan behar da, berdin jantzi, betaurrekoak jarri, 
> posturak ensaiatu...
> 
> oier.
> 
> Message: 2
> Date: Fri, 11 Jan 2013 01:26:52 +0100
> From: Josu Mendicute Rodriguez <[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Subject: Re: [eibar] Mendikute hizlari bihar
> Message-ID: <[email protected]>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
> 
> Egixa da. Oso gitxi ein dot berba, nahiko disgustatuta irten naiz. Ez nituen 
> besteen hizketaldiak moztu nahi, eta erantzuteko orduan Aintzane eta Lander 
> aurreratu egiten zitzaizkidan beti... eta oilotegiago egitea ere ez zen nire 
> asmoa. Baina esateko asko nituen eta oso motz geratu naiz, neuzkan 
> espektatibetatik oso urrun. Pozten naiz osorik ikusi ez baduzu.
> 
> Josu.
> 
> Telefonotik bidalia
> 
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to