2013/1/17 Josu Mendicute Rodriguez <[email protected]> > Ba Katalana Estatu gabe ere salbatuko da!!! Ala inork aurkakoa uste al du? > > > Vicenc Villatorok. Bueno, uste-uste, bere pentsamendu intimoenetan ez dakit, baina horixe esan zuen behintzat joan den astean Donostian nik entzun nion hitzaldi batean. Hizkuntza batek estatu bat behar duela lurralde jakin batean bizirauteko.
http://sustatu.com/1357818542 Vicenc Villatoro ez da edozein. http://es.wikipedia.org/wiki/Vicen%C3%A7_Villatoro Ramon Llull institutuaren zuzendaria da. Katalanaren zabalkundeaz arduratzen da. Honen pareko euskalduna Etxepare Institutua da, baina honen zabalkunde lana "euskal kultura" da, eta gaztelaniazko idazletzaz eta sukaldariez eta holakoez ere arduratzen dira. Beraz, ez da gauza bera. Villatoro, era berean, CCRTV-ko zuzendari izana da. CCRTV da Kataluniako EITB da, baina klaro, hori ez da gauza bera, ze EITB nagusiki gaztelaniaz den erakunde bat da, eta CCRTV elebakarra da, katalanarentzako dabilen instituzioa da. Idazle eta kazetaria ere bada Villatoro. 1950ean Cordobatik Bartzelonara joan zen etorkin baten semea, Donostian kontatu zuenez. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
