gabon, publizitate pixkat eittera nator.
Uste dot lehenago be jardun dogula gai honetaz posta-zerrenda honetan. Eibarko Udal Liburutegixan aspaldi hasi ziran erderazko irakurle taldiekin (edo ipini nahi dozuen izena). Liburu bat hartu, dinamizatzaile bat, eta hilero-hilero 15-20 lagun alkartzen dira liburu horren gaiƱian berba eittera. Aurten euskerazko taldia be sortu da. Hilian behin, liburu bana, 4 hilabetez. Oingoz saio bi egon dira, eta 10-12 lagun alkartu gara bakoitxian. Urtarrillian Harkaitz Cano etorri zan; ederto egon zan. Lerro batzuk be idatzi nittuan horretaz: http://eibar.org/blogak/sarasua/let-s-twist Gaur bigarren saiua izan da. Joseba Lozano etorri da (bere "Argiaren Erreinua" thriller esoterikua irakorri dogu), eta gaur be oso ondo egon da. Hori bai, oso desberdina izan da: beste liburu klase bat; beste idazle mota bat; beste saio guztiz desberdiƱa. Literatura arina eta intranszendentala aldarrikatzera etorri jaku. Nik neuk oso ondo pasau dot. Datozen astiotan beste saio bi egongo dira. Hamen info pixkat: http://eibar.org/blogak/sarasua/irakurle-kluba-eibarko-liburutegian Hurrengua martixan. Hasier Etxeberria idazle-kazetari-gastronomo elgoibartarra eta bere "Eulien bazka". Eta zertara datorren hau guztiau? Ba, zuek animatzeko! Emon izena eta etorri hurrengo barriketaldixetara. Liburua liburutegixan lagako detsue. Merezi dau. a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
