kaixo guztiori,

zuetako askok jakingo dozue honezkero;
gonbidatuta be bazagozie, eta baiezkua be emon dozue makinatxo batek.

Bestiondako:

Ahotsak proiektuak 10 urte beteko dittu aurten; eta Ahotsak.com webguniak
berak 5 urte.
Hori dala-ta, prentsaurreko bat egin biharrian, jaialdi txiki bat egingo
dogu datorren barixakuan.

*Barixakua, martxuak 15
Elgetako Espaloian
Arratsaldeko 6.30etan.*

Info gehixago:
http://www.espaloia.com/2013/03/11/euskal-herriko-ahotsak-10-urte-jaialdia-espaloian/
http://www.ahotsak.com/albisteak/ahotsak-ek-10-urte-jaialdia-elgetan-martxoaren-15e/

Bertan, 10 urtiotako ibilbidian laburpena egingo dogu, webgune barrixa
erakutsi, eta, gehixenbat, proiektuan lagundu deskuen guztieri eskerrak
emon nahi detsegu. Izan be, 10 urtiotan, ehundaka lagun ibili dira
proiektuan lanian: materiala lagatzen, transkripziñuak eitten, kontaktuak
eitten.... Ahotsak ez da gure proiektu bat, guztiona baizik. Eta bide
honetan lagun askok egin dogu topo: elkartiak, udalak, erakundiak,
ikerlarixak, elkarrizketetan eta transkripziñuetan lagundu deskuen dozenaka
lagunak…

Hori ba! Barixakuan talde politta alkartuko gara Elgetan. Tartian Eibarko
(eta inguruko) hainbat lagun.
MP5 (eMePeBo5t?) musika-taldekuak be hantxe egongo dira, girotzen.

Ekitaldi arina izango da. Ahotsak-eko pasarte eta edukiña erakutsiko dogu,
baina lagun izan dittugun musikari, bertsolari eta artisten laguntziakin.
45 minutu inguru izango dira. Gero pintxo batzuk eta musika apur bat.
Ostiral arratsalderako plana ;-)

Nahi badozue, badakizue. Gonbidatuta zagozie!

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to