Epa lagunok! 18. Korrika, ostegunean, martxoaren 14an Andoainen hasi, hilaren 20xan Eibarraldetik pasa eta 24an amaittuko da Baionan. Eibarrera, eguaztenian, martxuaren 20xan, iritsiko da. Ermutik etorri eta arratsaldeko 18:30ak aldera iritsiko da Unibertsitatera. Maltzagan, 19:30ak aldian hartuko dabe errelebua Plaentxiarrak eta Saturixora, Elgoibarko mugara, 20:30ak aldera iritsiko da. Eskualdetik, Azkarate gaiñian, agur esango detsagu Korrikari 21:30ak aldera.
Korrika txikixa be eguaztenian izango da. Eibarren 15:15etan La Salle parian, Plaentxian 15:00etan Estaziñuan eta Elgoibarren 15:15etan Maalan Aurtengo Korrikaren amaiera Baionan izango da hilaren 24an, bertara juateko asmorik badozue, deittu edo idatzi lehenbailehen Eibarko AEK euskaltegira: 943201379 - [email protected] Baionara juateko autobusen ordutegia: 1. SORALUZE : 08:45etan Estaziñuan. 2. EIBAR: 09:00etan Ego Gainen. 3. ELGOIBAR: 09:15etan King-Konen. BAIONATIK BUELTA:19:00etan. PREZIOA:10€ Bueno ba, amaitzeko mesedetxo bat, ahal dozuen neurrixan zabaldu mezua<http://www.korrika.org/?page_id=161>eta ahal dozuen guztixetan... EMON EUSKARA ALKARRI! Antxitxiketan alkar ikusiko dogulakuan, Txisto Eibarraldeko AEKren izenian
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
