Auzoan bere faltia somatuko dogu. Haundixa gainera.
Gaixorik zebilen aspaldixan, baina ez da astebete gurera etorri zala,
kotxian pasatu zan, eta hobera egin zebala iruditu jatan. Kontu kontari eta
irribartsu.
Beti laguntzeko prest eta Eibarko, eta batez be, baserriko kulturaren
zaintzaile eta bultzatzaile sutsua zan.  Eta auzokide ona, oso ona
Pena haundixa, bene=benetan.
ane


Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 14
21:52):

> gizon jatorra, apala,... beti laguntzeko prest zeguana.
> antxiñako kontuendako interes eta sensibilidade berezikua; basarrixak
> museua dirudi.
>
> Eibarren egin dittugun proiektu gehixenetan laguntzaile euki dogu:
> toponimia jasotzeko, ahotsak-en, erakusketetan,... baitta auzoko
> jaixetan edo dantza kontuetan. Asko maitte genduan guztiok.
>
> Kezkako lagunak hauxe idatzi detse:
>
> http://www.deporeibar.com/dantzak/2013/03/14/emilio-azurmendi-sagarbitza-dantzarion-laguna/
>
> Gari-joteko makiñia be ipini zeskuan martxan oin dala urte batzuk, eta
> grabaziño ederra egin gentsan (Youtuben zatitxo bat):
> http://www.youtube.com/watch?v=wq4HeeTQ9YQ&list=PL1A11A419017D7E96
>
> Eta zerrenda honetako Aintzanen tio.
>
> ez dogu luzaruan ahaztuko.
>
> a.
>
>
>
> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
> martxoa 14 12:08):
> > Twitterren jakin dot Emilio Azurmendi 'Sagarbitza' hil dala
> >
> > zinegotzi EAJrekin eta Arrateko alkate pedaneo izandakoa
> >
> > Makina bat grabaketa hemen:
> >
> >
> http://www.ahotsak.com/eibar/hizlariak/emilio-azurmendi-agirre-sagarbitza/
> >
> > gugan bego
> >
> > L.
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
a.s
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to