Orain egun batzuk twitterren zenbaitsu harrituta ageri ziren zer demonio
egiten zuen Eibar futbol taldeak ospital berri bat Eibarren jartzearen
aldeko kanpaina egiten (sinadura bilketan parte hartzeaz gain, elkarte
modura ere sinatu omen du). Ba hemen dago erantzuna. Quid pro quo.

Futbolerako dirua jarzeko beti prest daude gure agintariak. EAJk Gipuzkoako
Diputaziotik Realari emandako dirutzak ez dira ahazteko modukoak, eta hemen
ditugu orain PSE eta Bilduk gobernatzen duten bi erakundeko ordezkariak,
pozik, bakoitzak 125.000 euro jarriko dituelako futbol profesionalarentzat.
Kirola sustatzea dela esango dute, baina Eibartik Maltzagarako bidegorria
egiteko ez dira ados jartzen, dirurik ez dago inoiz, eta hori bai dela
kirola, osasuna eta gizartearen bizitza kalitaterako premiazkoa.

oier.






2013/4/25 Mikel Larreategi <[email protected]>

> Gipuzkoako kluben egiturarako dirulaguntzak 2013: 400.000 €
>
> https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/03/26/e1302955.htm
>
> Gipuzkoako kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuetarako
> dirulaguntzak 2013: 120.000 €
>
> https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/03/26/e1302954.htm
>
>
> Espero dut Diputazioaren dirua ez dela partida horretatik bakarrik
> etorriko, bestela besteontzat ez da xentimorik egongo. Adibidez Gipuzkoan
> dagoen Atletismo pista baten bir-homologaziorako lanak egiteko. Eta ez naiz
> Anoetaz ari.
>
>
>
>
>
>
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
> 25 08:38):
>
> > Baina Eibarren ere bai. 250.000 zelaia berritzeko, erdia Diputazioak,
>> erdia
>> > Udalak
>>
>> Esate baterako, Aldundiko IKT diru-laguntzetan banatzen dan
>> diru-kopurua, gitxi gora-behera.
>>
>> Y es que el euskera está muy subvencionado.
>>
>> a.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to