"Trapitxeo", "Trapitxeo"... Gaur aittatu detsat kontua nere aittari eta
erabili dogun berbia beste bat izan da: "estraperlua", Estraperloz erosittako
kandartxilluak. Klaro, pentsaizu nere aitta urte batzuk dittuzela, umia zanian
Dos de Mayo kalia be ez zeguan, errekia pasatzen zan bertatik...
Ima.
Date: Thu, 13 Jun 2013 21:33:51 +0200
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Kardantxiloak kaiolan edukitzea legala da?
Imanoltxu, trapitxeo ilunetan jantzitta ikusten haut!
Zelako mundu ezkutuak dagozen gure onduan bizi izaten!
leire
Trebiño - Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
ekaina 12 23:47):
Argibidiak:
- Kardantxilluak kaiolan izatia gauza normala da. Konkurtsuak egoten dira...
Kontu normala.
- Kardantxilluak kaiolan erreproduzitzia oso-oso-oso gatxa da (ezinezkua),
neri inork esan desta baietz... baina ikusi arte ez dot sinisten.
- Orduan nola lortu? Harrapatuta, lizentzia euki bihar, lizentziana
Diputazinuan galdetu bihar, oin hortik aparte nago. Furtibo be izan zaikez,
sasoi batian be kontu normala. Ertzaintzakuak harrapatzen bazaittue...
sentitzen dot.
- Bestela nola? Erositta. Hain erreza da erostiana? Ez, dendetan ez dozu
ikusiko. Nola hortara? Nik dakidana da hatxisa lez erosi leikeela. Datu
gehixago badaezpada ez dot emongo, baina nere aitta harrapatzera juateko ez
dago eta erosten dau, erosten detse, daunanari erositta.
Eta barkatuidazue, ezezagun bat agertu dendakuari eta esan "hatxisa nahi dot,
emongo destazue?", jakina, erantzuna beti izango da ezetz, ezin dala,
hombreeeeee....
Ima.
> Date: Wed, 12 Jun 2013 18:19:06 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] Kardantxiloak kaiolan edukitzea legala da?
>
> Etxean txoritxo bat izan genezakeela pentsatu... alabari ilusioa
> egingo ziola jakinda, eta joan ginen, alaba eta biok, Donostiako
> animalia-denda batera kardantxilorik ba ote zen galdetzera.
>
> Ze, txori kantaria, eta Euskal Herrian dagoen politenetakoa, ba zer
> hobe kardantxiloa baino?
>
> Baina, hara, ez direla kardantxiloak saltzen, ezin direla kaiolan
> eduki. Horixe esan zigun dendakoak. "Mistoak", bakarrik, nahasketa
> direnak, kanario eta kardantxiloarena edo, ze kardantxiloa ez ei da
> kaiolan preso erreproduzitzen den txoria.
>
> Eta gaur, honekin egin dut topo
>
> http://www.etakitto.com/berriak/kirolak/eibarko-kardantxiloak-izan-ziren-onenak-azitainen.html
>
> "Eibarko kardantxiloak izan ziren onenak Azitainen ---- Jose Luis
> Fdez. Goikoetxearen kardantxilo bik lortu zuten puntu gehien txori
> kantarien JJJ Memoriala - San Juan Sariaren 14. edizioan. Eguraldi
> kaxkarrak Arraten egin behar zena Azitaingo Altzubarren frontoira
> eraman zuen txapelketa eta han bildu ziren 50 kardantxilo eta 18 misto
> edo nahastuak. Kardantxiloetan lortutako garapenekin batera, mistoetan
> Fco. Javier Luque eibartarra bigarren sailkatu zen, Pedro Fernandez
> urretxuarraren atzetik. Argazkiak ikusteko hemen klikatu."
>
> Eibarren, behintzat, apuntapala kardantxiloak preso!!
>
> argibiderik bai inork?
>
> --
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.