2013/6/17 Eneko Astigarraga <[email protected]>

> Eskola ateetako droga trafikante maltzurren aipuak ikusi
> ditudanean, zerrendakide batek ohartarazi zidana gogoratu dut:
> eztabaida honetan oso gutxi falta zaigu Godwinen legea betetzeko (
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Godwinen_legea )
>
> Erantzuteko egun aldrebesa dut gaurkoa, baina oinarrizko pare bat gauzetan
> ados gaudela ikusten dudanez, pazientzia.
>

Nik uste dut zenbait gauzetan ados gaudela, gutxienez,

- futbolaren eta beste kirol eta kultur aktibitate masiboen soldatak,
manejatzen diren dirutzak eta abar eskandalosoak direla

- futbola  lagun arteko partidetan beste edozein kirol bezain ona edo
txarra dela

- sekulako indar eta eragin soziala duela futbolak, eta horregatik bere
kontrola erakargarria egiten dela.


Baina, nik uste, baloreetan, lehiakortasunean, misoginia, dopina, ...
neurri handian futbol sistemak bizi garen gizartearen sistema nagusiarenak
baino ez dituela isladatzen.
Esate baterako, maila batetik aurrera toki askotatik botatzen zaituzte, edo
berriztea ez dizute proposatzen: eskolako koralean, dantza taldean,
esku-pilotan, futbolean, eskubaloian, ... - guzti hauek hurrenez hurren
neuk bizitakoak -,  baina berdin gertatzen da lan sisteman, edo hezkuntza
sisteman, edo musika sisteman, edo arte sisteman, ... onenak nahi dituzte
eta.
Lagunartekoraino bale, baina hortik aurrera....


Gurean futbola, saskibaloia, txirrindularitza, musika, ... hegemonikoak
dira, behintzat badminton edo marketeria edo beste aktibitate askoren
aurrean.
Baina hori ez da gaurko kontua.
Adibidez, duela ia mende bat, 1923 urtean 300.000 ikusle izan ziren West
Ham eta Bolton-ek jokatu zuten zaldi zuriaren partida ikusten (
http://eu.wikipedia.org/wiki/1923ko_Ingalaterrako_Koparen_Finala) eta
orduan hurrengo egunean jokalariek lanera joan behar zuten.

Ez dut ezagutzen gaur eguneko gazteen kirol sistema. Hor zerbaitek ihes
egiten dit.  Gure garaian, 1960-70, ez zegoan multikirolik, esku-pilotan
eta futbolean aritzen ginen gehien bat, baina pilotatik azkar botatzen
zintuzten (banaka edo asko jota binaka ziren partidak eta jende
gutxirentzat lekua beraz), eta eskolan beste kirol batzuek sartzen saiatu
arren (saskibaloia, xakea, badminton bera, ...) bada ez, nahi eta nahi ez
irakasleek, nagusia futbola zen, talde askotan 7 edo 11 lagun sartzeko
aukera ematen zuelako, edo ez dakit. Zeren, adibidez, ez zuten ematen
telebistatik, edo jokalariek ez zuten diru ugari irabazten.

Gaur ez naiz joan Untzagara baina ikusi ditudan argazkien arabera, topera
zegoen plaza. Sanjuanetako txupinazoan edo errepublikaren aldarrikapenean
baino jende gehiago
https://twitter.com/FelixMorquecho/status/351802238118809600/photo/1

Hau ere ez da gaurkoa, herri askotan daude argazki zaharrak herriko taldea
ospatzen, Oso popularra da, jende asko mugitzen du.
Lehen pilota ere bazen gure artean, baina galdu egin du. Dopina eta
tranpekin dituen arazoen gainetik, txirrindularitzak mantendu egin du.
Herri kirolak galdu egin dute. Boxeoak galdu egin du. Saskibaloiak irabazi
egin du.
Zer gertatuko da etorkizunean futbolarekin? Nik uste kirol bezala, urte
askotan mantenduko duela indarra, baina gaur egun daukan hiper-dimensio
ekonomikoa bere neurrira jaitsiko dela, zerbait behintzat.

Nire ustean jendearen aukeraketan kirol hegemoniko diren horiek, jende eta
kirolari gehiago   mugitzen dituzte, diru eta babes gehiago jasotzea uler
daitekeen kontua da. Adibidez Foru aldunditik federakuntzetarako
laguntzetan: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/06/18/e1306058.htm

Harrigarriagoa iruditu zait Foru Aldundiko prentsa bulegoko timelinean,
azken 20 albisteetan, 6 futbolekoak ikustea, 2 txirrindularitzakoak, 2
Erremontekoak, Alardeko 2 eta gero Iruzur fiskala 2, Bidegiko kontuak 2,
txartel bakarra 2, zabortegiak 2 : https://twitter.com/GFA_berri Baina
hasieran aipatutakoaren lotu daiteke.

Gaia luzerako ematen du Unión Deportiva Salamanca desagertu da ondasuna
bahitu diote eta subastan ipini, Bilbao Basket-ek 5,2 miloi euroko laguntza
jaso du, .....

Beno ez dut nahi gehiago luzatzerik, nahiko aspertu  dizuet eta,

Ondo izan

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to