2013/7/8 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Aupa, lagunok! > > Gaur sekulako polemikia sortu da twitterren Pako Aristiren artikulu bat dala > ta. Hauxe > http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskal_herria_2023_kristalezko_bolan.htm >
Nik uste dot dala batez ere Gure Esku Dago proiektuaren kontrako mezu bat. http://gureeskudago.net/eu/ Gure Esku Dagok independentziarako ze bide aldarrikatzen duen ez dut argi ikusten, eta lore-joko berbal eta sinbolikoetan dabiltza oraingoz, lipdup eta halako abominazioak antolatzen, baina aurkezpen bilera batean egon nintzen, eta halako 5 lan-ildo ere jorratu nahi zituztela entzun nien: identitarioa, sozio-ekonomikoa, juridikoa, politikoa eta komunikatiboa Tira, "koreografikoa" ildo nagusien artean ez zegoela ikusita, emandako txartel batzuetan datuak eta izena eman nuen, ea Donostian talderik antolatzen den... Neuri ildo politikoa interesatzen zait. Nire independentziaren matraka gauzatuta ikustea ( http://sustatu.com/1316411053 ). Edo gutxienez eztabaida eragitea edo besteekin eztabaidatzea, funtsezko gai tabuaz: lurraldetasuna eremu independiente posible bat gauzatzeko orduan. Oraingoz ez dut abisurik jaso, suposatzen dut iritsiko dela elkartze-bileraren bat edo. Horien ondoan, Pako Aristiren inguruan halako Orreaga izeneko mugimendu bat gorpuztu da nolabait. http://www.orreagataldea.com/ Hauek independentziarako ze bide duten, ez dakit, baina nonbait erreferendumak ez dira bidea, eta hauteskundeetako errepresentazioa ere ez. Lurraldetasunaz ere ez dute ezer esaten, baima bai, neuri ere hala iruditzen zait, artikulu horretan ikusten dela, halako esentzialismo xenofobo bat igartzen da adierazpen batzuetan. Yuyu apur bat ematen didaten iluminatu batzuen gisara ikusten ditut, prejuizioz beteta. Hemen nola deskribatzen duen batek Aristiren aldekoen idearioa: http://zuzeu.com/2013/01/17/pako-aristi-eajk-duela-35-urte-hartu-zuen-bide-instituzionala-ari-da-hartzen-ezker-abertzalea/comment-page-1/#comment-45388 Gero alderdi abertzaleak daude. Hauen artean inork ez du independentziarako inolako bide-orririk. Hori da tristeena. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
