2013/8/1 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>

> Luistxo neskian izena esan da be bardin gertuko ziñakela uste dot. Nik
> googlen begiratu dot, atzo esan bazesten be, gaur akordau ez: Jessica 
> Buenohttps://www.google.es/search?q=jessica+bueno&safe=off&client=firefox-a&hs=1u&rls=org.mozilla:eu:official&channel=np&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ei=qCP6UZ_gEsPKhAeyzYCQCg&ved=0CAkQ_AUoAQ&biw=1280&bih=521
>
>

Ba bai, ez izenez ez aurpegiz ez ospez, ideiarik pez. Desde luego, ez da
Lana Turner, ez dakit foballistia Johnny Stompanatoren trazakoa ete dan,
baina glamour maillan urriñ Eibar Hollywoodetik.

Jatetxeetako beste topaketa batzuen berri izan dot nik Donostian.

Rekondo jatetxian oin dala egun batzuk Izagirre alkatia eta bere taldeko
batzuk jaten, eta aldameneko mahai batean Albako Dukesa, Cayatana FitzJames
stuart bla bla bla, Grande de España eta betiko Donostiako beraneantia
(neuk be ikusi dut Antigua auzoan inoiz). Ba mahaitik jaiki eta saludatzera
pasau ziran alkatia... bideorik ez dago, lastimia, bestela Jose Sazatornil
'saza'ren eszena bat izango genduan Alberto Moyano komentaristiak aittatu
zeban moduan:

http://blogs.diariovasco.com/eljukebox/2013/07/28/presiento-que-tras-la-noche-vendra-la-duquesa-de-alba-ii/

Beste suzedidua Lasarten pasau zan oin dala egun gitxi. Kontau zestanak
diño berari kontau zetsana lekuko presentziala izan zala, fiatzeko moduko
iturri bat. Ez dakit baina sinistu leiken ala ez.

Bueno, juan dira señora batzuk Berasategi jatetxera, eta sarreran, abisua,
"mesedez, zuen telefonoak bandeja honetan laga". Tira, amatauko doguz,
ba... "Ez, ez, ez, barrura bazatoze, ez dago salbuespenik, hemen laga
telefonuak, bestela beste nonbait jan biharko dozue". Bueno, ba, telefonuak
atzian lagata sartu ziran eta zein egongo jaten mahai baten? Felipe
Borboikua eta Eva Sannum, Norvegian behinola euki zeban nobixa bat.

Sinistu baleike... zuen esku.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to