Ostirala honetan, irailaren 20an, arratsaldeko 19etan inauguratuko da Jose Luis Irigoien elkartekidearen argazki erakusketa antologiko eta benetan itzela tamainan: 540 argazki bertan ikusteko eta azken 50 urteetan egileak positibatu dituen 3.800 argazkiekin egindako ikusentzunezkoa.
Erakusketa "50 urte argazkigintzan eta gero hau ! Euskal argakilari baten lanak" izendatu du. Erakusketan ikus daitekeen lan asko argitaratuta ditu bere blogean, baina "blurb"-en 64 orrialdeko liburua ere kaleratu du. Salmentan eta ikusgai hemen: http://www.blurb.com/books/4410793-50-urte-argazkigintzan-eta-gero-hau-euskal-argazki Kuxkuxetu nahi izanez gero, "preview" eginda liburu osoa ikus daiteke eta pantaila osora eramanda nahiko txukun gainera. Portaleako erakusketa urriaren 13 arte zabalik. bere argazki-bloga: http://eibar.org/blogak/irigoien eneko
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
