Txistularixa be eibartarrak! Bidio zati bat ikusi neban, eta asko gustau jatan zelan egin zenduen arkua! Idea politta pentsau jatan!
leire Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 27 15:30): > > Bueno, Luistxo korresponsal lanetan hasi denez, nik kronika sozial bat > egingo dot. Atzo Diputazioak ematen duen urrezko dominaren saraoan izan > ginen Donostian. Gu dantzara joan ginen, beste batzuetan bezala, baina > atzokoan bitxia egin zitzaidan Toribio Etxebarrian baino eibartar gehiago > ikusi genituela bertan. Aber zenbat ateratzen zaizkidan. > > Gu bederatzi dantzari, jantzi-laguntzailea eta argazkilaria joan ginen > Eibartik. Diputazio aurrera iritsi, eta bertan zegoen Artisau Azokan > Esku-lan-eko Nerea Lazpitakin topo egin genuen. Diputazioan sartzen hasi > eta Oier Narbaiza kazetaria aurkitu genuen bertan lanean. Prestaketa > lanekin genbiltzala, ekitaldiaren erretransmisioa egin behar zuen kameraria > etorri zitzaigun, Curro (izenik ez dut gogoratzen, baina hala ezagutzen > genuen Eibarren!), eibartarra bera ere bai. Ezpata-dantzarekin hasi, eta > omenduengana hurbildu ahala, Nestor Basterretxea eta Martin Garitano ondoan > Egin-eko kazetaria izandakoa eta gaur egun Garan dabilena, Iñaki Iriondo > eibartarra ezagutu genuen. Iñaki kezkako txistularia izandakoa da gainera. > Barruko ekitaldian berak hitz egin zuen Egin-en ordezkari bezala. Ezpatekin > zubia egin eta azpitik sartzen hasi ziren gonbidatuak, tartean makina bat > eibartar: Alberto Unamuzaga, Jose Ramon Etxeberria, baita gure Luistxo ere! > Gonbidatu eta ikusleen artean ere baziren eibartar gehiago, baina denekin > ezin akordatu orain. > > Gure erretratuak hemen: > > http://www.dantzan.com/blogak/kezka/gipuzkoako-urrezko-dominaren-ezpata-dantza-2013 > > > > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
