Periodikua erosi eta gero ogixa erostera joan naiz. Ordaintzian okinak ezer 
esan baina ez detsat adittu. "Perdón? No te he oído", bigarrenez esan eta 
bardin, adittu ez. Joe! Hirugarrenian bai: ia ogixakin batera "Gara" egunkaria 
kobrau bihar zestan. Ezetz, periodikua kanpotik ekarri nebala.
 
Kuriosua deritzadana zera da: ez nau ikusi ezer hartzen (ez dotelako hartu) 
baina periodiku bat izatiagaittik "Gara" izan bihar nebala. 
 
Eta akordatzen naiz bitan periodikua erostera juan (bat Eibarren izan zan, 
bestia ez naiz akordatzen), Egunkaria edo Berria eskatu, eduki ez eta eurek 
esan "No tengo, pero tengo el Gara". Eta beti harrittu nau. Harritzen nau 
Egunkaria-Berria irakurliak automatikoki lotzen gaittuela "Gara" irakurliakin, 
eta harritzen nau gaur Gara irakurlia izan bihar nebala pentsau, beste barik.
 
Periodiku saltzaille horren perfila antzekua da: erdalduna, eta gaurkua oin 
dala gitxi Castillatik etorrita dirudiela.
 
"Gara" irakurlian aurpegixa dakat???
 
      it
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to