Gaur hasten da (ni orain enteratu naiz) http://sustatu.com/elgoibarkoizarra/1381328480
"*EƱaut Elorrietak eta Mikel Markezek *eskainiko dute lehen hitzaldia, musikatua gainera: Baga, biga, higa. Euskal musikaren historia ezagutzeko hitzaldia. Esan bezala, lehenengo hori gaur bertan izango da, 19:00etan, musika eskolako auditorioan. Bigarrena, urriaren 16koa, *Kike Amonarrizek* emango digu: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia. Bigarren hori, ordea, musika eskolan beharrean Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, hori ere 19:00etan. Eta azkena urriaren 23an izango da. *Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak* eskainiko digute azken hitzaldia. Euskalgintzan orain artean egindakoa baloratu eta etorkizunean egin beharrekoez jardungo dute kazetari eta bertsolariak. Hori ere, Amonarrizena bezala, 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.*" * Gaur ez noa (beste sarao honetan egongo naiz: http://sustatu.com/codesyntax/1381156871 , baina 16an eta 23an igual bai)= Luistxo* *
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
