2013/10/11 Oier Araolaza <[email protected]> > > > Emanaldi bukaeran ikustera etorri den jendearen balorazioa nahiko positiboa izaten da, baina ez dugu lortzen jende asko erakartzea. Badakit zaila dela, ez dagoela ohiturarik, dantza ez dela a priori "erakargarri" gertatzen, e.a. Baina adibidez, Eibarren gurearekin batera (kezka, euskal dantza) badira beste hiru dantza eskola, klasikoa, jazz-dantza eta garaikidea lantzen dituztenak. Lau eskolen artean 700 dantza ikasle inguru izan daitezke Eibarren. Nun dira dantza ikasle guzti horiek Coliseoan dantza ikuskizun bat dagoenean?
Alaba dabil halako jazz-dantza talde batean (Donostian). Baina ez zen bere gogoz etorri. "Zu, nerekin, zigortuta!". Izan balitz Shake It Up Chicago ikusiko zenuen ze betekada. > > Konbentzituta nago promozioan, propagandan, informazioan, marketingean askoz gehiago inbertitu behar dela, eta horrek bere emaitzak emango lituzkeela, baina horrek baliabideak eskatzen ditu eta sentsazioa dut ez dela inbertitzen horretan programazioan inbertitzen denaren proportzioan. Eibartarrak posta zerrendara email bat bidali eta kuadrilla ederra etortzen zarete ikustera, beraz, uste dut ez litzatekeela hain zaila izan beharko horrelako emanaldietan coliseoara jende gehitxoago erakartzea. > > oier. > Eibartarrak posta-zerrendan be, 87 harpidedun barik, 500 bagina, eragina biderkatuko zen. Baina nik be ez dakit zelan egin eibartar (edo inguruko kultureta) gehiago erakartzeko hona. Zaharretxe bat bihurtu gara. Hori bai, propaganda ahalegin horretan, prezio berean, Dantzan.com-en idazten duzun posta edo Eibartarrak-era bidaltzen duzun mezua, kopipegatu beharko zenuke Zuzeu-n eta Sustatu-n. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
