Kafea eta galletaken ezagutu zintudan
Kokoshcak Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan
Garrell-en filmografia osoa buruz aipatu zenidan
zure herriko zine-klubean mahai-inguruak gidatzen zenituela
Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua
Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Huston,
Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawasa, Kurosawa, Kim Ki Duk, Wong Kar Wai,
Jarmusch, Buñuel, Valdelomar, Rosales, Iriarte, Lacuesta eta Jordaren mireslea

Zu euskal intelektuala
homo sapiens kontzeptuala
ahoa ireki eta berehala
konturatu ginen eusnob bat zinela

Musikazale amorratua
soziologian doktoratua
makrobiotikan aditua
artista frustratua
liburujale aseezina
saiakera filosofikoen irakurle fina
zutabegile geldiezina
blogosferako gatz eta pipermina.
Berria, Argia, Rockdelux eta Ruta 66en harpideduna
Carne Cruda, El séptimo vicio, Lizardiren baratzaren entzulea
Zabaleta, Ontari, Rozas, Rodriguez ahizpak, Jeletonen zale sutsua
Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacanen jarraitzaile petoa

Zu euskal intelektuala
homo sapiens kontzeptuala
ahoa ireki eta berehala
konturatu ginen eusnob bat zinela

Usopop, Primavera Sound, Xiru, Bebarruko Jardunek, Sonar, Ertz festibalera 
tapoirik gabe joaten zarenetakoa, Angel Erroren tuitak retuiteatzen 
dituztenetakoa, berak bezala taktel txandala korbatarekin konbinatzen duzu, a 
topa tolondro, loveof74, separata, lapiko kritikoa egunero begiratzen dituzu, 
Berlin eta New Yorkera bidaiak, Ajoblanco zaharrak irakurri, egun Jotdown eta 
Diagonala...

Zu

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to