Kaixo,

Aurten ere iritsi zaigu Sohütako Otarren eskaintza. Dakizuenez Zuberoako
Eperra ikastolak ateratzen ditu otarrok, ikastolarako dirua lortzeko. Otar
bakoitzean ardi-gaztaia (1 Kg), patea (200 gr), bixkotxak (200 gr) eta
eztia (500 gr) izaten da. Zuberoako produktoreek egindakoak denak. Beraiek
jartzen duten salneurria 39€ eurokoa izaten da, baina Eibar-Elgoibar aldean
honekin ibiltzen garenok 40€ euro ordaintze proposatzen dugu, kudeaketa
erraztu eta laguntza apur bat gehiago emate aldera.

Informazio gehiago hemen:
http://www.xiberokoikastolak.eu/otarreak.htm

Otarra erosi nahi duzuenok idatzi niri.

oier.



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to