Hortik jasoa: Datorren asteko martitzenean, azaroak 19, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Andoni Egañaren hitzaldia antolatu du, "Zer moduz doa euskara?" izenburupean. Egañak euskararen egoeraren diagnosia egingo du eta hainbat galderari erantzuten ahaleginduko da parte-hartzaileekin batera: - Euskal Herrian eta inguru hurbilean, ondo al goaz?, Oker?, Erdipurdi? - Zeintzuk dira indarguneak eta ahuleziak? - Horiek hartu beharko dira kontutan etorkizunerako urratsak egiteko.
Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da ...eta kitto!-n (Urkizu 11 solairuartea). Sarrera librea eta doan da. --- Ba hori. Igual joango naiz, "Mila intelektual euskaldun Twitterrera" kanpainan beste frakaso bat izatera. L.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
