Atzo Gasteizen jardunaldi batzutan egon nintzen ordu batez, bukatu arte,
biharretik urtendakuan. Gaixa, mundo klasikoa eta bere erabilera politikoa.
Gaur ikusi dot bazeuala beste antzeko bat baina ETAkua, gaixa, antzekua. Ezin
juan, nere bihar orduan zan eta ezin. Baina gogo bizia nakan juateko.
Gaur be ikusi dot Bilbon antzeko ekitaldixa zeguala gerra "zibilak" sortutako
biktimen inguruan.
Bi egunetan (atzo ta gaur) biktima eta historiaren erabilera politikuan
inguruko hiru jardunaldi Gasteiz eta Bilbon: mundu klasikoan (eta eztabaidan
Kataluniako kontua atara zan), ETAkuak, eta gerra "zibilekuak".
Dioooosss, ikusten da mugimendua egon badagoela "memorian" inguruan.
Pixkat pentsatzen egon naiz, politikuen artean ez dago atarabiderik, bakoitzak
komeni jakona egingo dau, kitto.
Baina gizartian uste dot ez dala "adostasunik" egongo harik eta min guztiak
onartzen ez diren bitartean: ETAkuak (ETEna), GAL ta enparauena, Gerra
zibilanak (eta ingurukuak: urriko "iraultza", barkatu, estatu kolpea)... Danak
bardin eta diferentzia barikan.
Lortuko da? Ez dot uste. Bakoitzak, normala, "bere" memoria landuko dau.
Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.