Ongi etorri Maialen!
Ai, hain euskara garbixan ez dakit onartuko zaittuegun! Bueno, denbora
pixkat emongo dotzuegu eta baietz laster zumaiarrak kalian diharduen legez
idaztia. Denbora pixkat.
A ber! Zeinek jarri bihar dau afarimetrua/bazkarimetrua martxan?
Gatxena erabakitzia da, baina makina martxan bihar dogu.
Ima.
Date: Sat, 30 Nov 2013 14:58:53 +0100
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Harpidedun berria, Maialen Odriozola, JSM bekakoa
Kaixo eta mila esker!
Ez dakit nola ibiliko
zareten denbora aldetik, baina bilera bat -edo tertulia bat- egin dezakegula
pentsatu dut, horrela nire helburuak eta asmoak azaltzen dizkizuet eta zuen
inpresioak ere jaso ditzaket.
Zuen erantzunen zain geratzen naiz,
Maialen
P.D: Ondo pasa sanandresak!!!
2013/11/30 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
Ondo etorri, Maialen!
Ui, atzo Elenak esan zeban moduan kuien antzera sentiduko gara ;-) Baiña on
egingo detsu hainbeste hurreratziak? Tira, ganorazko ikerketia egitteko gure
afariren batera (egitten bada, behintzat) etorri biharko zara, ikusteko
eibar.org-kuok benetan jatorrak garala, ez friki bihotz bakuak! Kontuan izan
oin zu gutako bat zarana…
leire
Mikel Iturria<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 30 10:23):
Ongi etorri, Maialen.
Nahiko lan izango duzu blog komunitatea aztertzen. ;-)
Ea zer argazki ateratzen den.
Iturri
At 08:15 30/11/2013, you wrote:
Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena Eibar.org
aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte ez naiz jarri
mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. Geroxeago, atzo bidaltzen
saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.
Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi --->
<mailto:[email protected]>[email protected]
------------------------------
Kaixo,
Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak, Udako
Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka eman berri
didate, <http://eibar.org>eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen
ikerketa-proposamen batengatik.
Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan sakontzeko
nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta. Horretaz gain,
atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta atal horiek
Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.
Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire burua
aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea zenbait
momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea.
Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!
Maialen
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.