Kaixo,

Ia inork lagundu ahal deskun.

* Berreibar* dala ta, herrixan ekimen kulturalak hasiko gara eitten
hamendik ekainera bittartian bai tailer, kale, taberna edo bestelako
lekuetan.

Kontua da, neuk ekimen kultural horrek grabau bihar dittudala.
Lehendabizikua *TXONTAn* izango da, *Harkaitz Canok* hamaika esaldiko testu
bat idatzi dau eibarko industria ondarian inguruan, eta* Nomadelia* dalako
artista-graffitero batzuk bi astian zihar Txontako tailerretako paretetan
idatziko dittuez. Gure lana, beraz, prozesu horren eboluziñua grabatzia da.
Nahiko lan esperimentala da.

Baina *oinarrizkua iruditzen jata bertako informaziño ta historixia batzia,
baitta bertako langile ohien istorixak bebai.*

Hori dala ta, testuingurua behin aurkeztuta, ta harira juanda, hamen nere
galderia:
*Zerrendako norbaiten aitta ez zan egongo ba biharrian Txontan? Edo
zerrendako norbaittek eitten dau biharra Txontan?* Nere aitxitxa bertako
langilia izan zan. Kontua da, bertako langiliekin egotia oso interesgarrixa
irizten jatala, eta eurekin egotia ondo egongo zan bideua grabau aurretik.
Azken finian, 25 urtekin, ez dogu bizi izan, eibar industriala, eta bertako
arima transmititzia ezinbestekua da lanari dimentsio bat emoteko.
Era berian, *Ahotsak*-en be banabil ikertzen. *cc Asier Sarasua.*

Horrez gain, zuetako inork asko/zeozer badaki Txontan inguruan edo blogian
idatzi badau esatia daka (aurrez-aurre/emailez). Nere familixia Ondarru ta
Bolibarkua da, ta Eibarko arbasorik ez. Aitxitxa tailerrera etorri zan
Bolibartik, ta bere istorixia dakat. Baina horrez gain, ezer gutxi. Zeozer
sakaonagua bilatzen dot.

*Beraz, eskertu neuke zuen laguntza. Kafe/kaña bat trukian. *

*Eskerrik asko. :)*


Bide batez, atzo Txontatik ibili nitzan ta bertan etaratako argazki sorta.
http://www.flickr.com/photos/anestraat/sets/72157639602459974/


Asteburu on eta zuen erantzunan zain agurtzen naiz.
Mila esker.

Ane Urkiola






2014/1/9 Ane Urkiola <[email protected]>

> BERREIBAR-eko Itsaso Goñi arkitektua eta Irune Jaio
> ANEMONAko diseinatzaile grafikoa elkarrizketatu dituzte gaur
> @faktoriaEITB-n: http://t.co/6I73ETyB62
>
> BERREIBARri buruzko info gehiago blogean:
> http://berreibar.blogspot.com.es/?m=1
> edota Facebook-ean: https://m.facebook.com/profile.php?id=185003008329951
>
> Ondo izan,
>
> Ane
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to