2014/1/14 Luistxo Fernandez <[email protected]>

>
> Gerra amaitzean atzerrira joan zen Miguel, baina 1954an itzuli zen
> Eibarrera. *"Bere bizitzako azken urteak Eibarko La Salle eta Aldatze
> eskoletan eman zituen irakasle gisa.* Lambretta baten gainean ailegatu
> ohi zen eskola ematera, sotana aidean zeramala." Donostian hil zen 1984an.
>

Aiba, Cañizal Gramatika irakasle izan nuen Isasiko ikastetxean (Orain "La
Salle", baina Cañizalen garaian "Corazonistak" ziren, nik uste).
Kafesne termoa eta zigarro paketearekin mahai gainean gogoratzen dut.
 Azukredun zaporeko papera zituzten "Antillana" zigarroen (
http://tinyurl.com/ohuuy3b) erretzaile amorratua. Klaseak ematen zituen
bitartean, Antillanen usain gozoaz gela osoa betetzen zuen.
Gerora tabako marka aldatu genuen, baina bere eraginez 10-11 urterekin
denok Antillana - Piper eta Paxton mentolatuekin batera -  erretzea frogatu
genuen.
Ondo deskribitzen dute Txantxa-zelai blogeko lagunek ;-)

Guda ez zuen aipatzen noski, baina bai Argentinan eta Mexikon (uste dut)
ibilitakoa zela.  Sustantiboak, adjetiboak, buruz ikasi beharreko
preposizioak eta abarretaz ondo kostata irakasteaz aparte, "v" eta "b"-ren
ahozkera bereiztearen aldekoa zela eta, "ñ"-aren txapelaren jatorria, edo
"x"-aren ahozkera ezberdinak irakatsi, Mexico-Mejico, Texas-Tejas, (texados
de paxa-tik zetorrela zioen), eta horrelakoak kontatzen zizkigula dut
buruan.

Antillanak erretzen, Lambretta gainean, garaian ohizkoak ziren
matrailekoren batzuk banatzen, gramatika gainditzeko errepeska ugari egiten
(quinta repesca, xxxx e yyyy, al encerado), Sanjuan kalean bizi zela (gaur
eguneko kale erdia baino ez zenean) eta Arrateko eliza konpontzeko
diru-eskeak (Arrateko parrokoa zen, ez badut txarto gogoratzen), gogoratzen
ditut.

Ez nekizkien Haritzek kontatukoak, txikia mundua.

Eneko



> Luistxo
>
> _______________________________________________
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to