Atzerritarrak, edo hobeto esanda, integrau bariko atzerritarrak,
biharbada ehundaka gehixago izango dira (millaka espero dot ezetz,
baina...) eta herrialdiak 68 edo 69...Spain is different.
Nere alaban gelako ama batek bota zestan A eredura bueltatzia ondo
legokela, LOMCEn kontra egin biharrik ez zeguala esaten, beran ume
denborako "akellos marabillosos años" gogoratzen, euskeria ikasgai errez
bat zanekua, ze ondo...eta euskeriak ez dabela askorik balixo. Enfin,
serafin. Oso berba gitxiko eztabaidia izan genduan. Atzerritarra
(nahizta hamen jaixua, atzerrittarren alaba) eta gaiñera kolonua. Ze
eingo detsagu ba...Halako pentsaerekin zeregiñik ez dago. Alkar
errespetatzia bittartian, eta aurrera egin bihar, ia euren seme-alabak
euskalduntzeko besteko erakargarrittasuna eta politikia dakagun.
Gure auzoko marokiar neska talde bat, hemengo vasco asko baino
hemenguagotzat daukat, ezezaguneri lehelengo hitza euskeraz entzun
netsen euren dendan...txantxazelaixan. Pozik harrittuta. Eurekin beti
euskeraz. Eta alaban gelan euskera jatorrena eta euskeran gañeko jarrera
onena diferentzixa haundixakin 23 umen artian, lau edo bost neskak eta
mutillen batek eukiko dabe, tartian neskatxo marroki bi.
Eta apatridak...bat baino gehixago, seguru, ustetan behintzat. Apatrida
euskalduna edo erdalduna dan ikusi bihar, je, je.
Eta matriotak? Ama Euskal Herria, ez da ba?
Ama Lurra...eta aman seme...
asier arregi
22/01/2014 16:31(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
---------- Forwarded message ----------
From: *Egoibarra.com guneko berriak* <[email protected]
<mailto:[email protected]>>
Date: 2014/1/22
Subject: [Egoibarra-eu] Eibarrek 27.513 biztanle ditu
To: [email protected] <mailto:[email protected]>
Eibarrek 27.513 biztanle ditu, 14.154 emakume eta 13.359 gizonezko.
Atzerritarrak 1.902 dira, 67 herrialdetakoak.
Albiste osoa irakurtzeko:
http://egoibarra.com/albisteak/eibarrek-27.513-biztanle-ditu
______________
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
---
Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast!
Antivirus está activa.
http://www.avast.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.