2014-01-31 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:

> Joerak adatu egin dira, bai. Baina kontuan hartu panaderixetan be saltzen
> dittuela pastelak
>

Hemen "aitxita zebolleta"...
Urrutibeaskoan, Deportibo azpian zegoen panaderixan, besteak beste bomba
goxo-goxuak (biribilak eta luzatuak) egiten zituzten, bertan saldu eta
bertatik eramanda dozenaka saltzen ziren egunero Lasalleko errekreoetan.

Igoal ez gaur eguneko mailan, baina pastelak, bolloak edo gozokiak
 panaderixetan egin eta saltzea aspaldiko kontua da.


> eta bolleria industrialak be egingo zetsela kalte,
>

bai, aipatu dugu, bai nik bai Elena, "Artesautzako produktua baino gehiago
marka eta denda kateetako produktua kontsumitzeko joera dugula" bai
pasteletan, bai jantzi eta arropetan, bai altzarietan, ....

pasteleroak, sastreak, arotzak, ikazdunak, ... negozio asko itxi behar izan
dituzte azken urteetan.

eta beste gauza batzuk be bai.
>

aurreko mezuan demografia aipatu dut, Esan nahi nuen orohar 40.000
biztanleko herri batek 27.000 biztanleko batek baino ia %50 pastel (edo
arropa, edo altzari, .)  gehiago kontsumituko duela eta baita ere 65
urtetik gorako biztanlegoa %10a duen herri batek, portzentaia hori %25a
duen herri baten baino gehiago kontsumiko duela.

Garitano ixteak pena handia eman dit niri ere bai,
Gainera ez dakit Eibarren beste inon egiten dituzten rusoak... inork daki?

Eneko


>
> Beste alde batetik ez dot aitzen Eusko Jaurlaritzan enplegua sustatzeko
> plan hau,  gobernutik hainbeste lanpostu kendu diranian administraziñuan:
> Osakidetzan eta Hezkuntzan nabarmen! Atzo LABek esan zeban Osakidetzan 600
> kontratu gutxiau siñatu dirala HILLIAN!
>
> Ez litzakez etxetik biharrian hasi bihar?
>
> leire
>
>
> Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urtarrilak 28 23:24):
>
>
>>
>>
>> 2014-01-28 Elena Laka <[email protected]>
>>
>>
>>> Ez dakit noiz,  baina gaur konturatu naiz pastelerixia itxi egin dabela.
>>> Kartel txiki bat zegoen atean, euskaraz eta erderaz, krisiaren ondorioz
>>> itxi dutela esanez eta bezeroei eskerrak emonez.
>>>
>>
>>> Pena emon dozta. Ez neban nik pastel asko erosten,
>>>
>>
>> Krisia ... eta neurri handiagoan behar bada, demografia eta kontsumo
>> joeren aldaketak esango nuke.
>>
>> - Fin-fina eta sano egoteko, fruta omen da Garitanoko errusoak edo
>> txokolate eta kokozko palmera erraldoiak baino postre eta merienda hobea.
>> - Artesautzako produktua baino gehiago marka eta denda kateetako
>> produktua kontsumitzea.
>> - urtebetetzeetan whatsapp bidez zoriondu pastelak etxera bidali
>> beharrean,
>> - zoaz medialuna, errelleno edo bomba kaja batekin bisitan
>> aittitxa-amama-osaba-izeko gaixoari eta familiak akatu egingo zaitu (eta
>> gero eta zahar gehiago)
>> - - hozkailuak erabili izotz blokeen ordez, agur abrelatasak, colorvirrak
>> eta abar
>>
>> Bote prontoan,  Piston "*Polo de Palo de Pela*"  Ibarkurutzen eta
>> Ifarkalen, Solera, Amenabar Kalbetoian, Serapia Bidebarrietan, orain
>> Garitano , ... pixkanaka ixten joan dira.
>>
>> eta enplegu planak ez dakit, baina autonomoei ministeritzak SS minimoa,
>> diputazioek PFEZa eta bankuek komisioak igo dizkiete.
>>
>> eneko
>>
>>
>>  egixa da, baina txikitatik ezagutu dot pastelerixa hori Eibarren,
>>> zabaldu zebenean oso dekorazio modernoa zeukan, 70. hamarkadakoa, eta orain
>>> ba, hori, itxita.
>>>
>>> Ostera, parean Springfield kateak denda itzela zabaldu dau.
>>>
>>> Itxuraz hau da orain tokatzen den errekonbersiñua, negozio txikiena.
>>>
>>> Eta bittartean Eusko Jaurlaritzak gaur zarata handiz enplegu-plana
>>> iragarri dau. Autonomo txikiak ere izango ote dittu kontutan.
>>>
>>> Elna
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to