Hemen inoiz aipatu den bezala, BERREIBAR  proiektuaren barruan ondare
industrialaren balioztatzea helburu duen programazio kulturalarekin
dabiltza.

Orain arteko hitzaldietan IRAGAN INDUSTRIALA jorratu badute, baina martxoan
hasten den 2.fasean, ekimenaren barruan ETORKIZUNERA BEGIRA atala jorratuko
dute.

Horrela, martxoan zehar 3 hitzaldi antolatu dituzte:

*Martxoak 6_ 19:00etan Portalean*



*Ibon Telleria + Eze Collantes: "Eraikin industrial hibridoak Eibarren".*

*(arkitektuak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak)*

Gure inguruan lana eta bizitza elkarrekin egon izan dira epe luzez.
Baserritik hasi  eta gune urbanoetara iritsi arte, hiri mixtoak sortuz.
Eibar dugu guzti honen eredu.



*Iñaki Begiristain + Jabier Puldain:  "Erabilera industrialetan dentsitatea
berreskuratzeko joera eta ereduak".*

*(arkitektuak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak)*

Erabilera industrialak hirian gordetzeko joera indartzen ari da.
Horretarako plangintza bereziak sortzen eta eraikin tipologiak berritzen
dabiltza.



*-Martxoak 13_ 19:00etan Portalean*



*Ibon Salaberria (arkitektua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) +
Irimo prozesu partehartzailearen ordezkaritza: "**Irimo: Komunitatea
praktikan".*

2012an jarri zen martxan Urretxuko Irimo industria gunea berpizteko prozesu
partaidetua.  Hirigintza egiteko tresna berrien bila gabiltza, denon artean
erabakitako oinarritan finkatuta.



*-20 de Marzo_ a las 19:00 en Portalea*



*Carlos Abad: "La mochila del emprendedor".*

*(Director gerente de Urkotronik)*

Su experiencia personal como emprendedor. En palabras suyas,  "la Ilusión y
la Implicación en los proyectos realizados han sido siempre compañeros de
viaje" .



*Gustavo Lascurain: " Reflexiones sobre la internacionalización"*

*(Director general de Pasaban Committed Inteligence)*
A veces la manera en la que encaramos la internacionalización no es la más
obvia ni mucho menos la más sencilla o natural.


Badirudi, martxoak 6 eta 13koak euskaraz direla eta 20koa gazteleraz, baina
ez nago seguru.

Ba hori, inor interesatuta badago, jakinean egoteko.

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to