Atsalde on Uste dot danok ezagutzen dozuela ekimen hau. Eibar.org gonbidatzia tokau jata neri. Hamen gonbidapena:
*TANTANEZ TANTAN, EIBARREN EUSKARAZ BIZI!* Kaixo, lagun: 2008. urtean ekin genion Eibarren euskararen aldeko ekitaldi hau antolatzeari. Gantxilla Urkuzuko iturrian urez bete eta Untzagaraino eskuz esku eramaten dugu, giza katean, "Eibarren euskaraz blai" egon nahi dugulako. Bi urtetik behin egiten den ekitaldia da eta aurten ere egingo dugu, *maiatzaren 31n*, larunbata, eguerdiko 13.00etan hasita. Gutun honen bitartez "Tantanez tantan" ekimenean parte hartzera eta horren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu. *Aurkezpena* *Data: Maiatzak 21* *Lekua eta ordua: Kultun 19.30ean* Aurkezpenean, ekimenaren berri emateaz gainera, Gantxilla Urkuzutik Untzagaraino eramateko leku banaketaren berri ere emango dugu. Mila esker, Eibarko euskalgintza igone
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
