ongi etorri, txiliku.

blog bat ere sortu duzu? helbidea ematerik? ala posta-zerrenda honen sinonimo 
moduan erabili duzu hor blog hitza?

x.

El 15/05/2014, a las 16:19, Luistxo Fernandez escribió:

> harpidedun berria. Jesus Mari Olaizola Lazkano, 'Txiliku' dugu berau. 
> [email protected]. Idazlea edo.
> Honela aurkeztu du bere burua:
> 
> 
> Jesus Mari Olaizola da nire grazia, 
> Zarautz herrian jaio, (e)ta bertan hazia 
> inork jakin nahi badu nire notizia 
> honako helbidean du zer ikusia. 
> 
> http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/jesus-maria-txiliku-olaizola-lazkano?h=O
>  
> 
> Hortik aurrera, zer gehiago esan? 
> Dagoeneko hortzak berdinduak ditudala esan beharko nuke (adinak ez du 
> barkatzen), baina, bestalde, horrek adierazten du aspalditik dudala neurekin 
> zentzua (garai haietan oso gazte egiten ginen zentzudunak); gainera, 
> zentzuarekin batera piztu zitzaidan jakin-mina eta halaxe jarraitzen dut 
> oraindik ere: jakiminosoa. Liburuzale amorratua naiz, eta irakurle 
> konpultsiboa. Blog kontu honetan, berriz, hasi berria; jakin-minak ekarri nau 
> hona…
> Blog bat egin nahi duela ere esan dio Arrateko Amari... bideratuko da hori, 
> Eibar.org-eko bazkide bihurtzen denean ;-)
> 
> ongi etorri, Txiliku!
> 
> idazteko, badakizu ---> [email protected]
> 
> zuen zaindari onena,
> 
> L.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to