Nire DNA analisatu dut Genographic proiekturako


*https://genographic.nationalgeographic.com/
<https://genographic.nationalgeographic.com/>*
Ez da merkea izan, 200 euro gastatu ditut, eta emaitzak jaso ditudanez,
haiek ulertu nahian nabil. Denboratxo bat hartuko dit, baina bitartean
jakiten dudana azaltzen ere saiatzen ari naiz. Nire blogean hiru kapitulu
idatzi ditut, interesatzen bazaizue

http://eibar.org/blogak/luistxo/genographic-proiektuan-adn-aztertu-dut

http://eibar.org/blogak/luistxo/nola-analisatu-dna-genographic-proiektuan-geno-2

http://eibar.org/blogak/luistxo/sei-abizen-euskaldun-eta-bi-erdaldun-geno-3

Sorpresatxoa izan da Fernandez izanda, espero nuela nire gene patrilinealek
Espainiatik etorritako zerbait esango zidatela. Ilusioa egiten zidan
pentsatzeak izan nintekeela apur bat bisigodoa, legio erromatarren
ondorengoa edo omeyatarra. Baina ez, resulta euskaldun tipiko-tipikoa dela
aitaren aldeko leinuaren jatorria.

Kontu hauek interesatzen bazaizkizue, hor duzue, eta hemen neu gehiago
argitzeko ere bai, behar izanez gero.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to