>
> Bestetik. Bizikleta mordoa ibiliko balira bidegorrian, oinezkoak ez
> lirateke bertatik joango. Donostian, adibidez, urte mordoa da Urumea
> albotik bidegorria dagoela. Lehen oinezkoak ibiltzen ziren. Baina orain
> apenas dabiltza. Eta Kontxan adibidez oinezkoak ez doaz bidegorritik
> (alboan pasio zabala dutelako). Hori bai, Kontxan korrikalari mordoa dabil
> bidegorrian :-)
>
>
>>
Donostian kale erdiko bidegorriekin hasi dira zona batzuetan duela gutxi,
Amara-Anoeta konexioaren inguruan, adibidez.

Ni auto-gidaria naiz eta esango nuke Donostian bidegorri gehikuntzak ez
duela trafikoan traba handirik eragin, eta aldiz hiriarentzat oso ona izan
dela bidegorri sarea handitzea.

Hori bai, apur bat amorrua ematen dit ikustean bidegorri argi eta libreak
dituzten zonaldeetan, txirrindulariak espaloitik edo karreteratik tematzen
direnean.

Bestalde, duela hiru edo lau urte zabaldutako trenbide zaharreko tunela,
Amara-Lugaritz estazioa lotzekoa, hasieran oinezkoentzako debekuarekin
zabaldu zuten, baina orain uste dut baimendua dagoela oinez pasatzea.

pittin bat off-topic: Garraio publikoa ere txukun samarra daukagula ere
esango nuke, autobus zerbitzua zehazki. Aste Santuan pentsatu nuen, berriz
ere, aurretik ere pentsatu izan dudana. Bisitariz betea zegoen hiria, eta
autobusak normal zihoazen, arin eta pilaketa barik, handik hona. Donostian
metro bat behar dela sinestea ezinezkoa zait.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to