Bergararako (31kma) informaziƱua.

*GURE ESKU DAGO/ SAN BLAS ZATI BAT*

Gero eta hurbilago dugu ekainaren 8a eta giza katea ahalik eta egokien antolatzeko asmoz, egun horretarako aholku eta gomendio hauek zabaldu nahi ditugu parte-hartzaileen artean:


 * Ahal den heinean *kotxerik ez erabili. *Kotxez joanez gero, jakin
   ezazu kotxeak aparkatzeko bi gune besterik ez direla izango eta
   biak, Eibarri dagokion kilometrotik nahiko urruti.
 * *Autobusak erabili*. Egun horretan, joan-etorrirako autobusak egongo
   dira baina autobus sarrerak aldez aurretik erostea komeni da.
   Sarrerak erosteko azken eguna ekainaren 4a izango da.
 * Autobus *sarrerak,* bost eurotan: *Juanito-Manuel, Kultu, Depor,
   Guridi eta Eibarbusen*egongo dira salgai. Hiru urtetik beherako
   haurrak altzoan joan ahal izango dira baina lau urtetik gorakoak
   berriz, bakoitza bere jarlekuan joan beharko du.
 * *Autobusen ordutegia*honakoa izango da:

.- *Irteera:* 09:00etatik aurrera. Autobusak bete ahala irteten joango dira.

.- *Itzulera*: 14:00etan eta 19:00etan.

 * *Autobusak Untzagaplazatik aterako dira.*( JUBILATUEN ALDEAN).
 * Eraman ezazu "Gure Esku Dago" ren kamiseta, zapia...
 * Bukatzeko, antolatze lanetan dihardutenak behar bezala egongo dira
   identifikatuta eta beraien iradokizunei kasu egin.

*ZAILA DA ERRONKA, BAINA GURE ESKU DAGO. HORREXEGATIK GAUDE SEGURU:*

*LORTUKO DUGU!*

*Goizeko **9etan Untzagan egotea hobe.*

Serafin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to