PSE-EE-en zuzendaritza berria da gaur albiste eta iruditu zait protagonismo
berezia hartu duela Mendiaren ondoan ardura handiak izango dituen
poltikariak, Miguel Angel Morales-ek. Orain arte nahiko ezkutuan ibili dena
bistaratu egin dela dirudi. Ez dut ikusi inon aipatuta nongoa den. Eta bai,
eibartarra da.

Nik Zuloaga instituan ezagutu nuen Morales. geletako ordezkarien bileretan.
Jarraiko emisarioak eta salsero batzuk elkartzen ginen bilera haietan, eta
Morales ez-ohiko partaidea izaten zen giro hartan. Errepikatzailea zen, eta
ez zirudien ikasketekin kezka handirik zuenik. Juventudes socialistas-eko
kidea zela argi agertzen zuen eta ikasleen ordezkarien artean sor zitezkeen
debateetan, minorian aurkitu arren, gustorago antzematen zitzaion ikasgelan
baino. Tankera hartu genion karrera politikoa zuela helburu, eta
horretarako interesgarriago gertatzen zitzaizkiola ikasle ordezkarien
bilerak, irakasleen eskolak baino.

Institutua utzita oso gutxitan ikusi izan dut Morales, eta beti Iñaki
Arriolaren itzalean. Arriolak Eibarko udalerako alkatetzarako hauteskundeak
irabazi zituenean (1995?) bere ondoan ikusi nuen Morales, eta gerora ere
komunikabideetan beti Arriolaren itzalean ikusi izan dut. Bere izena oso
gutxitan agertu izanda, baina argazkietan tarteka agertu da. Aparatuko
politikaria esaten zenean, Morales etortzen zitzaidan burura.

Luistxok aipatu du Morales twitterren, bazenekien eibartarra zela?
https://twitter.com/luistxo/status/513644106154004480

Nik beti Arriolaren inguruan ikusi izan dut, eta egunotan han eta hemen
aipatu dute Morales, eta argazkietan Arriola ere ageri dela konturatu naiz.
http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Morales-hombre-fuerte-ejecutiva-Mendia_0_305169867.html
http://www.deia.com/2014/09/18/politica/euskadi/morales-el-hombre-fuerte-del-pse-de-gipuzkoa-se-perfila-como-numero-dos-de-mendia

oier.




-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to