Elena Laka, ni eskilara horien inaugurazioan egonda nago, ez dantzan, baina
bai bertan aurreskua egin zuen dantzaria laguntzen. Orain harro samar
gabiltza eibartarrak eskilara mekanikoetan surfeatzen, baina orduan sasoian
ez geunden teknologia mobil horretara eginda. Total, aurreskua dantzatu,
zinta moztu eta jarri dituzte eskilarak martxan. Hasi dira jubilatu
beta-testerrak eskilara probatzen, eta horietako batek efekto-demoaren
exhibizioa: jarri du eskumako hanka zinta transportadoran eta ezkerra
mugitzera joan denerako eskumako hanka metro-bete joana da aurrera, eta
lehen peldañoa gora... jubileta hanka zabal zabalik, gure alabak "espageti"
deitzen duena eginda, hanka bat eskilaretan gora nola doan begira bestea
oraindik tierra firmen dagoen bitartean. Bi zatitan egitera doanean erori
da albo batera eta eskilararen oinean geratu da, trabesean, luze etzanda.
Eskilarak bere martxa jarraitzen du, eta jubileta gora eta behera, eskilara
buruaren kontra gorputza kolpatuz eta igotako peldaño erdia atzeraka eroriz
kroketa moduan biraka. Inaugurazio konpletoa izan zan: zinta, aurreskua eta
kroketa.
Oier.
On 2014 ira 23 19:10, "Elena Laka" <[email protected]> wrote:

>   Oier Araolaza, hasi estalpeko aurreskua entsaiatzen, hauteskunde urtea
> dator-eta [image: Sonrisa]
>
> ELna
>
>  *From:* Asier Sarasua <[email protected]>
> *Sent:* Tuesday, September 23, 2014 7:05 PM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Subject:* [eibar] Untzagako eskilarak aldatzen dihardue
>
>  ointxe ikusi dot lanian dabizela untzagan.
>
> eta hauxe egunkarixan:
>
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/09/23/vecinos/debabarrena/eibar-inicia-la-cobertura-de-los-accesos-mecanicos-de-untzaga
>
> Eskilarak aldatu, eta gainera estalpian ipiniko dittue
>
> a.
>
>  ------------------------------
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to