25/09/2014 10:01(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
Asierrek:
"Ahura" diño Elenak.
Berba kuriosua da "ahura" hori, bizkaiera/gipuzkera mugan sortutakua.
Elgoibarren oso indartsu, baina auzoerrixetan be (gehixago edo gitxiago)
erabiltzen dana. Bai Mendaro-Deban, eta (askoz) gitxiago Eibar-Bergara
bittartian.
Elenak:
Aittari zor diodan berbia da, esan dozun moduan, Deban asko erabiltzen da
Nik be Mutrikun entzunda dakat, "ha" esanahi horrekin beti.
Ez dakitt Lekeittioko "auri" berbiakin (h-a ez dakitt nun ipiñi)
zerikusirik ete dakan: hamen interjekziño modura erabiltzen da, "ederra
astokerixia esan dozu!" edo "ointxe esan dozu esan biharrekua!" esatia
moduan edo. Nik beti pentsau izan dot "hori" berbian enfatizaziño moduko
bat zala (hori>hauri), baiña ez nago seguru.
Gero, hainbestetan irakorri izan detsat Iñigo Aranbarri idazliari
"hahor" berbia be, eta fenomeno beretsua begittandu izan jata, baiña
bere kasuan ez dakitt euskalki kontua dan (Azkoittian jaixo eta hamen
Lekeittion bizi da), edo beste nunbaittetik hartutakua.
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.