Kaixo lagunok eta lagunak :-P
Markina-Etxebarrian 1936ko gerria ikertzen dabizen lagunak Eibarko
familia baten billa dabiz, jatorriz etxebarritarrak. Hauxe da jaso doten
mezua:
"Aupa Oier!, Patxi nok (otxoa), heure laguntzie bijuat. Gerra sasoien
Etxebarrin bizi zan famila bat, gerora Eibarrera bizitzera jun zuan: 9
neba arreba Egaña Txurruka abizenekuek. Juan Egaña Txurrukak, 5 urte
eukezan 1938an; gaur egun 81 (?). Jacinto Egaña txurrukak 9 urte 1938an,
egun 85 euko leukez. Isidro Egaña Txurrukak 13 urte, 1938an, gaur egun,
89 (askotxo). Dominga Egaña Txurrukak 10 urte 1938xen, 86 gaur egun.
Juana Egaña txurrukak 14 urte, gaur egun 90 (asko). Eta beste neba
arrebak ortik gora... Zozer lortu ahal badok eskertute egongo gaitxuk"
Iñok ezer badaki, neuri pribauan idazteko mesedez.
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.