Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 8 19:16):
> Ba ete daki iñok zein zan kale-basarri honen izena? (Aldatze barrenian): > http://www.argazkiak.org/photo/aldatze-1997/ > Nunbaitten irakorri dotela esango neuke, baiña liburuak ez dakadaz eskura > eta... > Ez juat izenik gogoratzen. XXI. mende hasieran bota zeben. Azkenengo urtietan itxitta egon zan, baina XX. mende amaieran Euxebio eta Inazio (oker ez banago) anaiak bizi ziran bertan. Konejuak eta ahuntzak eukitzen zittuen; tarteka ardiren bat be bai, oker ez banago. Ortu eta zelai txiki bat zeken basarri albuan, trenbide kontra. Lehenago, gitxienez XX. mende hasieran (eta seguru asko lehenago), Ariatzako Indianokua jauregiko lorazain eta zerbitzarixen etxia izandakua. Izan be, Indianokua jauregixan lurrak ardantzaraino heltzen ziran, Ego errekian iparraldeko erriberan zihar. Hori guztiori ortuak eta frutarbolak ziran (http://egoibarra.com/eu/argazkiak/historia/hist16.jpg/image_large); zerbitzari eta lorazainak Aldatzeko/Ardantzako kale-basarri txiki honetan bizi ei ziran. XX. mendian zihar, trenbidiak eta Sanjuan kaliak lurrak jan zetsazen Indianokuari; eta jauregixa be desagertu zan gero, 1955 inguruan. Ardantzako etxe txiki horren albuan beste 2 kale-basarri be egon ziran, itxuria. Gure sasoirako, Triplexen tailarrak janda bixak. Euretako bata, haundixena, Pantaleonenekua zan (jatorriz Ardantza basarrixa); Aldatze hasierako beste kale-basarri txiki horren izenik, ostera, ez dot gogoratzen. Berez Aldatze kale hasieran zeguan, baina esango neuke Ardantza 18 zala (edo); Ardantza bai, behintzat. a. > > -- > *** > Oier Gorosabel Larrañaga > http://www.abante.eus > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
