Bai, bai, bai...

    Baina Eibarko diruakin (inpuestuekin) zer pasatzen dan... misterio
totala?

    Eskerrak halako gauzak guztiz publikoak izan bihar zirala.

         Ima.


-----Mensaje original-----
De: Asier Sarasua [mailto:[email protected]] 
Enviado el: martes, 16 de diciembre de 2014 9:30
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Eibar foball taldian otxinak

Enekok:
> Aber, nik gai hau atera dut ikusi eta atentzioa deitu didalako 
> domekako partida osteko agerraldi hori Sevillan: Pizjuaneko - Nervioko 
> bonbonerako - prentsa aretoan, itxuraz behintzat, ez dago komunikabide 
> euskaldunik baina Eibarko entrenatzaileak lehen balorazio euskaraz 
> egiten du eta ondoren, Ebarko iprentsa arduradunak berak beste galdera 
> gehigarri bat egiten dio euskaraz.
>
> Apur bat begiratu dut eta aurten joera hau ohikoa dela iruditu zait.
> Chapeau!

Ados.
Hori ez neban zalantzan ipini nahi.

>> baina nere zalantzia: zein da euskaltzalia? SDEibar edo Garitano?
>>
>> Bigarrena duda barik. Askotan erakutsi dau.
>> Lehenengua? Ummmm...
>
> Seguruenez bigarrena.
> Hala ere, adibidez Eibarrek "Bai Euskarari Ziurtagiria" (Bidean 
> mailan) dauka 
> (http://www.baieuskarari.eus/eu/enpresa/Sociedad+Deportiva+Eibar+S.A.D
> .), eta euskararen normalizazio plana egina du.
> Normalean inplikatzen da euskararen aldeko ekimenetan, euskara 
> egunean, eskola eta euskaltegietara joan, Korrika, Bai euskarari, ...

Faltaria mas!
Tekniker, Codesyntax, Rugbi taldia, Klub Deportibua, Sostoa Abesbatza eta
Eibarko elkarte asko eta asko moduan.
Zelan ez ba?

>>
>> Ezagutzen doten apurra:
>> - prentsa arduradun analfabetua kontratatu dabe
>
> Arrate Fernandez-i buruz ari bazara, nik pertsonalki ezagutu ez arren, 
> ez dirudi hain analfabetoa.  Bere Linkedin kontuan 5 unibertsitatetik 
> pasa dela
> dio: Leioako EHU, Erromako La Sapienza, Bartzelonako Ramon Lull, New 
> York University eta Madrileko Politecnicatik. Ondorioz besteak beste  
> 2 lizentziatura  eta 2 master ditu, eta 5 hinkuntzatan moldatzen omen da:
> gazteleraz, euskaraz, katalanez, Italianoz eta ingelesez.
> (https://es.linkedin.com/in/arratefernandez)
> Norbait oker dabil.

Barkatu, hankia sartu dot.
Prentsa-arduraduna kontratatzeko deialdixan ez zan euskerarik eskatzen.
Horixe esan gura neban.
(ez dot loturarik topatu).

>> - Twitter kontu elebakar espaiñola dake (2. mailan erdi-elebiduna 
>> zan)
>
> ez dut uste guztiz elebakarra denik. Asko bilatu gabe, txio hauek 
> euskaraz pasadan astean bertan:
> https://twitter.com/sd_eibar/status/542360741848686592
> https://twitter.com/sd_eibar/status/542642525815595009
> https://twitter.com/sd_eibar/status/542717557669507072

Bale, arrazoia, Eneko, ez da elebakarra: %2-3(?) euskaraz dago.

>
> Baina bai,  nik ere honetan atzeraka egin duelaren eta joan zen urtean 
> kontu ofiziala erdi-elebiduna edo euskararen presentzia handiagoa 
> zelaren inpresioa dut. Errealarena oraindik okerragoa da.
> Horretan askoz finago dabil Athletic: https://twitter.com/athletic_eus

Errealak aurten Athletixa kopixau dau:
https://twitter.com/RealSociedadEUS

Ez dot uste euskeriandako onena danik (ES eta EUS bereizte hori), baina hori
beste kontu bat da.

Nik Eibarri ez netsake eskatuko euskerazko kontu bat indigenondako, euren
Twitter kontuan euskeria erabiltzia baizik.
Iaz eitten zeben moduan (eta ahal bada apur bat gehixago). %10-20 ingurukin
konformauko nintzake (baina ez itzulpenak, mezu originalak baizik; iaz holan
eitten zeben, nik uste).

>> - umien futbol eskoliak erdera (ixa) hutsian funtzionatzen dau.
>
> zenbait entrenatzaile ezagutuz harritzen nau, baina ez dakit. Diozun 
> bezala izan daiteke, ez dut ezagutzen.
>>

holaxen da, salbuespenak salbuespen.
Ba ei dago hori aldatzeko asmua edo gogua, baina gaur egungo dinamikia
erderaz da. Kirol talde gehixenetan moduan.

>> Ipuruara zoiazienok hobeto jakingo dozue, dana dala.
>
> azken boladan ez noa asko Ipuruara, baina klubaren esku dagoen 
> estadioko paisaia grafikoa (kartelak eta abar) elebidunak eta ondoko 
> loturen argazkietan ikus daitekeen bezala, batez ere lehenengoan, 
> euskara lehenetsita dagoela esango nuke, adibidez:
> http://tinyurl.com/md2supe
> http://tinyurl.com/ophzard
> http://tinyurl.com/on8rpgb
>

Bai, Eibarko anbulatorixuan moduan.
Eta Eibarko anbulatorixua euskaltzalia da? ;-)

Baina tira, Eneko. Arrazoia emongo detsut, bestela hementxe egongo gara
datorren astera arte mezu-trukian, ezagutzen gara-eta...

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to