Aupa,
Azpitituluen zerrendan zinemazale asko dago baiña enaiz atrebitzen han galdetzen, administratzaillian furrustadia jasotzeko bidurrez (off topic). Guk TB-rik ez dakagu, baiña astero pelikula bat ikusten dogu. Meza santua baiño sakratuagua da hori, gure etxian.
Oin dala 3 bat urte EITB-ko webgunekuak ikusten hasi giñan:
http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema-euskaraz/
Baiña nazkauta amaittu genduan: pelikula pillo batekin ikusten hasi, eta 45 minutura-edo blokeatzen ziran, eta ezin desataskau. Dozenerdi bat pelikula dakagu halan, erdi ikusi eta amaittu barik. Eta hori baiño gehixago joditzen nabenik... (eta andriari gehixago). Juan dan astian, ordenadore barrixakin, barriro saiatu giñan. "Frio sol de invierno" (2004) ikusten hasi... eta bardin. 40garren minututik ezin pasau. Ze kristongaittik izan leike? Gure arazua da bakarrik? Beste iñori pasatze ete jako?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to